XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Txala nun da?
- Bilbaoko karnazerijan il.
- Aren diruak nun dira?
- Kartetan kastau.
- Kartak nun dira?
- Orma zuloan sartu-sartu kittu ta kittu.
(Iturria:
- Tutulu mio, nondik etorri?
- Arabatik.
- Zer ekarri?
- Ogie ta gaztaia.
- Non dozuz bada?
- Zapi, zapi, zapi.
Txakurrek eta katuek jan.
Zapi, zapi, zapi.
(Iturria: Labayru Ikastegiko MZIM artxiboa. Biltzaileak: G. Angoitia, B. Egileor, I. Sagarna. Biltze-lekua: Zeanuri.)
Txaloak joten ikasteko be kantu baten bidez erakutsiko jako umeari.
Kantu honen aldaera asko ezagutzen dira; batez be Azkuek, M. Lekuonak eta Aita Donostiak batuak.
Horrez ganera badagoz beste aldaera batzuk be, han hor hemen publikatuak.
Azkenik, aitatzekoa da baita, kantu hau batzutan lo-kanta moduan be erabiltzen dala.
katutxua mispilen ganien begire dago
badago bego, zapatatxu barrijen begira dago.
(Iturria: Labayru Ikastegiko MZIM artxiboa. Biltzailea: A. Goitiz. Biltze-lekua: Ibarrangelua.)